KANTA BIKAINA

Doha mzod spyod pa´i glu: Dohakosa nama caryagiti

ARYA MANJUSRIri omenaldia!
Botere demoniakoren suntsitzaileari omenaldia!

Haizeak ur lasaiak tontor eta sakan bihurtzen ditu;
Erregeak forma anitzak egiten ditu batasunetik urrun
Arkulari bakar honen aspektu asko ikusiz, Saraha.

Begioker tentelak bi lanpara ikusten ditu bakar bat dagoen tokian
Ikusia eta ikusten duena bat bakarra dira,
Gogo hauskorra ¡apurtu zara!

Etxean lanpara asko pizten dira,
Pertsianak dena ilunpean uzten duten bitartean;
Sahaja oro sarkorra da
Baina tentelak ezin du ikusi bere muturraren aurrean dagoena.

Ibaia asko ozeanoan bat egiten diren bezala
Egi bakarrak irensten ditu egi txiki guztiak;
Eguzkiaren distirak argitzen ditu bazter ilun guztiak.

Hodeiek itsasoaren ura xurgatzen dute lurraren gainean euri moduan erortzeko
Eta ez da ez gehitze ez eta kentzea ere
Horrela , hain zuzen ere, errealitatea irauten du aldatu gabe, zeru aratza bezala

Budaren perfekzioekin betea, osotua,
Sahaja berezko sustantzia bakarra da;
Izakiak bere baitan jaiotzen dira eta bere baitatik pasatu
Hala eta ere ez da ez existentzia ez eta ez-existentziarik ere horretan.

Zoriontasuna abandonatuz, tentela kanpoaldetik noraezean dabil,
Plazer mundutarren zain;
Zure ahoa eztiz beterik dago,
Irentsi! Ahal baduzu.

Tentelak saiatzen dira sufrimendua ekiditen,
Jakintsuak onartzen du bere mina
Zeruko nektarren kopa edaten du
Beste batzuek kanpoko itxurakerien egarri diren bitartean.

Euliek kaka jaten dute, sandaloren lurrina mesprezatuz;
Nirvanatik urrun dagoen gizakia, bere nahaspen propioa laboratzen du,
Zakarra, baldarra eta arrunta denaren egarri.

Idiaren oinaze bat betetzen duen euriaren ura
lurruntzen da eguzkiak jotzen duenean:
gogo bikainaren inperfekzioak,
erabat disolbatzen dira bikaintasunean.

Itsasoko ur gazia, hodeiek irentsita, gozo bihurtzen da;
Pasioz beteriko erreakzioaren pozoia
Gogo sendo eta egorik gabekoan, elixir bihurtzen da.

Asaldakaitzak minatik aske dago;
Ez-meditazioak benetako plazerra ematen du
Dragoiaren orroaren beldur bagara ere
Euria hodeietatik erortzen da uzta helarazteko.

Hasiera eta bukaerako sustantzia hemen eta orain dago,
Eta lehenbizikoa ez da existitzen azkenekoa gabe.
Tentela arrazionalak pentsaezina kontzeptuetan sartzen duenak
Hustasuna errukitasunetik bereizten du.

Erleak badaki jatorriaz,
Loreak eztiaren iturria direla
Nola jakin ahal du tentelak
samsara eta nirvana bat direla?

Bere buruaren aurrean, ispiluan,
Tentelak forma arrotz bat ikusten du;
Egia ahaztu duen gogoak
Faltsukeriaren kanpoko faltsuaren zerbitzaria da

Loreetako lurrina ukiezina da,
Eta hala ere bere errealitateak blaitzen du airea,
Era berean mandala baten borobilak
Formarik gabeko presentzia batek egiten ditu.

Haize izoztu batek zakartutako ura
Izozten da hortz eta olatu forma arraroak eginez;
Kontzeptu kritikoek asaldatutako gogo emozional batean
Formarik gabekoa bihurtzen da gogorra eta landu ezina.

Samsara eta nirvanaren lokatzak
Ezin dute ukitu izaeraz aratza den gogoa;
Baina urtegi batean galdu den bitxi bat bezala
Bere argitasuna mantentzen badu ere, ez du distira egiten.

Gogoaren aztoramena handitzen denean, iratzartze aratza txikiago egiten da;
Gogoaren aztoramena handitzen denean, sufrimendua ere hazten da.
Kimuak hazitik sortzen dira eta abarretatik garatzen dira,
Batasuna bereiztuz, gogoan ugaritasuna sortuz.
Argia ahul hazten da eta erreinu baxuenetan noraezean ibiltzen gara;
Nor merezi du gehiago errukitasuna
Bere begi irekiek irekitzen duten suan ibiltzen denak baino?

Besarkada sexualaren plazerrekin itsutua
Tentelak uste du azken egia ezagutzen duela;
Bere atean geldi geratzen den bat bezalakoa da,
Eta lakrikun jokatuz, sexuari buruz hitz egiten du.

Hustasunaren Etxean haizeak jotzen du
ilusiozko plazer-emozioak harrotuz
Zeru espaziotik eroria, nahasia,
Yogi nahigabetuak ahitzen da urruti.

Arroza eta gurina hartzen duen brahmin bat bezala
Sugarrari sakrifizioa eskainiz,
Gauza materialak zeruko anbrosiatzat hartzen dituenak
Bere buruari sartzen dio ziria, amets bat hartuz azken errealitatetzat.

Fontanelan, Brahmaren etxea argituz,
Uvala xamurki igurtziz plazer guratsuan
Nahastua, uste du plazerra behartzea aurrerapen espirituala dela
Tentelak deitzen du yogi bere burua.

Berezko iratzartzerako bertutea baliogabekoa dela irakatsiz
Nahasten du sarraila giltzarekin
Harribitxiaren benetako sustantziaren ez-jakitun
Tentelak esmeralda izena ematen dio beira berdeari

Bere gogoak letoia urretzat hartzen du,
Momentuzko esperientzia gorena berezko errealizaziotzat;

Amets iragankorren alaitasunari eutsiz
Bere bizitza zikoitzari Betiko Gozamena esaten dio.

EVAM sinboloaren ulermen diskurtsiboa duela
Momentuzko analisiaren bitartez lau zigilu sortzen dituela,
Bere esperientzia gorenari Sahaja izena ematen dio:
Islada bati eusten dio, ispilua delakoan.

Ureko ispilatzean salto egiten duten orein engainatuak bezalakoak,
Tentel engainatuek, bere ez-jakintasunean, kanpoko formei eusten diete
Eta bere egarria aseezinean, mugatuak eta atxilotuak,
Haien espetxea idealizatzen dute, zoriontasun itxura eginez.

Erlatiboki benetakoa denak, eraikuntza intelektualetik aske dago
Eta benetako azken gogoa, geldi edo aktiboa, ez-gogoa da,
Eta hau da gorena, altuenaren artean altuena, aratza;
Lagunek badute tontor sakratu honen berri!

Kontzeptutik aske dagoen samadhin bildutako gogoan
Pasioa garbiki aratza da;
Aintziraren hondoko lokatzean errotutako loto bat bezala,
Existentziaren kutsadurak ez du ukitzen errealitate goren hau.

Gauza guztiak irudipenezko ametsa direlako duzun perspektiba sendotu
Eta transzendentzia lortuko duzu,
Berehalako ulermen eta orekatasuna;
Gogo indartsu bat iluntasunaren deabruak menperatuz
Pentsamendutik aruntzago, zure berezko izaera espontaneoa lortzen da.

Itxurak, agerpenak, ez dira inoiz izan bere jatorrizko emanazioa baino ez,
Eta ez ekoiztua, formak ez du inoiz izan eutsi ahal den funtsezko izaerarik;
Meditazio bakarreko continuum baino ez da,
Gogo geldia da, asalda ezina, ez-gogoa den gogo meditatzailea.

Horrela Nia da adimen, gogo eta gogo formak,
Nia mundua, antza kanpokoa den agerpen guztia
Nia ikusia eta ikusten duenaren aniztasun agortezina,
Nia, desioa, sumindura, gogo iluntasuna
Eta Bodhicitta

Orain hau da iluntasun espiritualean piztuta dagoen lanpara bat
Adimenak egindako hausturak sendatzen dituena
Gogo astakeriak ezabatzen dituena
Nork definitu ahal du banatzearen izaera?

Hala eta guztiz ere ezin da ukatua edo baieztatua izan
Pentsaezina eta eutsiezina da.
Kontzeptu ekoizpenaren bitartez tentelak atxilotuak daude
Kontzeptutik aske dagoena aratza, Sahaja den bitartean.

Batasun eta ugaritasun kontzeptuek ez daramate integraziora;
Bakarrik arreta zelatariarekin lortzen dute askatasuna izaki sentikorrek.
Emanazioaren ezagupena meditazio indartsua da;
Bakean bizi, gogoa baretua duzula

Lur zabalduaren alaitasuna erdietsiz
Eta hautemateko ahalmenak handitzen dira,
Eta hor alaitasuna eta irribarrea daude;
Ez dago bilatzen ditugun objektu desagerkorrekiko bereizketa.

Alaitasunetik plazer hutsaren kimuak sortzen dira
Plazer gorenaren loreetan eztanda eginez,
Eta kanpoalderantz doan isuria gelditzen denean
Gozamen adieraztezina helduko da ziurtasun osoz.

Zer, non eta noren alde ez dute batere garrantzirik
Baizik eta gertakari osoa ezinbestekoa dela.
Maitasuna eta atxikimendua edo desio falta daudelarik ere
Gertakariaren forma hustasuna da.

Txerriak bezala, guk muturkatzen dugu lokatz sentsual honetan
Baina zerk zikindu ahal du gure nakar-itxurako gogoa?
Ezerk ezin du inoiz kutsatu
Eta ezin izango gara inoiz atxilotuak izan.

Saraharen kantu hau
Kunzang Tenzinek itzuli zuen duela urte asko Katmandun.
Zazpigarren hilabetearen ilbetean bukatua
Egurrezko idiaren urtean
Izan daitezkeen izaki guztiak zoriontsu!
Gertakarien bilakaera gerta dadila era onean!

Dohakosa de Saraha