Psikologia ikastaroak

Antonio Blayren metodoa

[ Ongi etorria ]

[ Mendebaldeko harresi psikologikoak ]

[ Antonio Blayren metodoa ]

 

Antonio Blay

[ Ongi etorria ]

Karma Samten Ling meditazio budista guneak antolatzen du, besteak beste, psikologia taldeak, Antonio Blayren “Auto-errealizazioaren Psikologia” ikastaroetan oinarrituz. Haien hondo naturalarekin bakea egin eta adiskidetu nahi duten pertsona guztiak gonbidatuak daude.

[ Mendebaldeko harresi psikologikoak ]

Ez da gehiegikeria esatea, era nahiko zabalduan, meditazioaren praktikara hurbildu eta bide espiritualean sartzen diren mendebaldarrek, eragozpen eta oztopo ugari aurkitzen dituztela. Oztopo hauek normalean heldutasun psikologiko gutxiegizkoan dituzte sustraiak.


Mendebaldeko bizi baldintzak, gizarteratze ereduak, hainbat tabu moral eta erlijiosoak, eta historia personaleko baldintza multzoen (karma) ondorioa da gaur eta orain zoriontasun haundiago edo txikiagoko bizitzeko egoera eta modua.


Ez dugu gure burua batere ezagutzen, besteak beste, irakatsi baitigute mendebaldeko ereduak jarraitzeko: gure arreta osoa kanpoaldean jartzeko, helburu materialak lortzeko,… eta ez digute irakatsi nola barneratu gure barruan, nola aurkitu nolakoak garen eta sakon sakonean zer garen.


Meditaziora hurbiltzen gara konpondu gabeko gatazka emozional multzo haundi xamar batekin, joera psikologikoak apenas ezagunak eta are gutxiago ulertuekin, eta gure burua eta besteei buruzko ideia oker multzo haundi batekin, mugatzen gaituztenak eta sufriarazten digutenak. Salbuespenak kenduta, ez gara gure burua ezagutzen saiatu eta are gutxiago inkontzientetik maneiatzen, gidatzen gaituen informazio multzoa aldatzen ere. Aurrera jarraitzen dugu!


Asmo espiritualarekin batera agertuko dira, beraz, eskakizun psikologikoa talde bat, arreta berezia eskatzen dutenak.


Osatugabe dugun guztia, eta inkontzientetik maneiatzen gaituena, gaurkotzea eta integratzea, bada egin gabeko lana. Lan honen arrakastaren araberakoa izango da neurri batean meditazioan lortu ahal dugun sakontasuna eta, batez ere, bake maila sakon batean era sendo eta egonkorrean kokatzea.


Beste modu batez arreta galtze ugari sortzen dira, motibazio gorabeherak eta anbiguotasun pilo, gogo espiritualaren lorpena atzeratzen dutenak.
Auto-errealizazio psikologiaren lan taldeen helburua oinarri psikologiko sendoa jartzea da, zeinen gainetik gaitasun espiritualak garatu ahal ditugun.

[ Antonio Blayren metodoa ]

Antonio Blayren proposamena erreferentziatzat hartzea ez da kapritxozko hautapena. Bere auto-errealizazio ikastaroak uztartzen ditu psikologia sakonaren ezagupen zorrotza eta metodologia argia eta eraginkorra, inkontzientearen edukinak eraldatzeko.


Gainera, bere lanaren eskenatokia ohiko bizitza da, eta ulertzeko ez du eskatzen ez aurretiko ezagupen psikologikoak ez ohiz gaineko jakinduria. Erabiltzen duen hizkuntza ulergarria da eta transmititzen dituen edukinak oso ezagungarriak dira, gizaki guztientzako arruntak eta komunak diren esperientziak jorratzen baititu.


Hurbilpen teorikoago batetik kokatu ahalko genuke Antonio Blayren lan zabala psikologiaren korronte humanistan, psikologia transpertsonalaren planteamenduetatik hurbil.


Baina ez litzateke bidezkoa izanen Antonio Blayren lana hertsiki psikologiara murriztea. Aitzitik, jorratzen du era argi eta zehatzean gai ezberdinak: yoga ezberdinen azterketa, meditazioan sartzeko metodo ezberdin, etab.


Baina bere autorealizazio ikastaroetan Antonio Blay bere esperientzia propioa azaltzen du, eta gonbite polita luzatzen digu: ez sinistearen alde sinistu, zu zeu frogatu eta zure esperientziaren protagonista izan.


Karma Samten Ling zentroan orain artean egindako esperientzia, baieztatzen du meditazio eta lan psikologikoa uztartzen duen praktika mota honek emaitza onak ematen dituela parte hartzaileentzat, gauza bati dagokionez: prozesu biak elkar indartzen direla, ulermen eta zoriotasun haundiagoak sortuz.

menu nagusia